XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

c) Atal au bukatzeko Elkarrekiko Merkatuak eratutako Batzar nagusien eginkizunaren berri agertzen sayatuko gera.

Orainarte azaldutakoak Komisioaren eta Konsejuaren garrantzi berezia agertzen dute.

Biltzar auek jakinbide organizatu baten bidez, Laterkideen ekonomiaren arekiko auzi guzien berri dauzkate.

Batzar auek jakiteaz gañera, bere gain dute Tratatuaren erabaki guztiak beteazitzea ta bai jakinbidetik, bai arauak emateko edo auziak garbitzeko almenetatik, bai baigarriak baiezteko eskubidetik ura lortu bear dute.

Naiz ta geienetan Laterkide danen baimenakin jardun bearra izan, ala ere Tratatuak Laterri batzuentzat, ondore larriko erabakietan, ausikuntza batzuek izendatu ditu, adibidez: kapitalen askatasunak Laterri bateri ondorio gaiztoak ekarri dezaizkiote ta orduan Laterri oni esku ematen zaio Komisioarekin batera neurri aiei eusteko bidea artu al'izateko; berdin sartu-irtetzen diran ondasunen ordeinketari buruz, benetako egokitasunean irauten ezta txantxetakoa izaten ta auzi onen laguntzan Komisiokoak, situazioa aztertu ondoren, larrian dagonari aolkuak ematen dizkio ta baita ere beste Laterkidei laguntza eskatu ta lortu al'izango du; Laterria gaizki ta laguntzaripe arkitzen ba'da eskubide osoa du Komisioa ta Konsejuaren begirapean bear ditun neurri guztiak artzeko ta ala galpidetik irten.

II.- Erromaku Tratatuak inbersioei buruz artutako neurriak